publicidad

Urtarrilak 22, Korrikaren aldeko argazkia San Bizenteko parkean

Este domingo 22 de enero, a las 14.00 horas, se realiza una foto "masiva" en favor de la Korrika El día 25 a las 19.00 se presenta la carrera en el bar Gran Parada de San Vicente
Aurkezpen kartela
Oharra. Gutun honen bidez, 2017ko martxoaren 30ean abiatuko den Korrika 20 prestatzen hasi garela jakinarazi nahi dizuegu. Hamar egunez, gau eta egun, bi mila kilometro baino gehiagoko ibilbidea beteko dugu, Euskal Herri osoan euskararen aldeko mezua zabaltzeko. Otxandion hasi eta Iruñeara heldu arte, Korrika 20k herririk herri aldarrikatuko du euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu behar dela, mende eta garai berriek eskatzen dituzten erronka guztiei aurre eginez. Horrela, apirilaren 6an, goizeko 05:00etan, Barakaldo osoa zeharkatuko du.

Hasi zenetik, 1980. urtean, Korrikak lortu duen arrakasta izugarria izan da. Baina, gurean parte hartzea arrakastatsua izan dadin, funtsezkoa da aurreko hilabeteetan Barakaldo osoa Korrika giroan murgiltzea eta, horretarako, Korrika antolatzen laguntzea ezinbestekoa dugu. Badakizue laguntzeko modu asko daudela, baina hori guztia azaltzeko Korrikaren aurkezpena egingo dugu: Horregatik urtarrilaren 25ean, egingo dugun aurkezpenerako gonbidapena luzatu nahi dizugu.

Zure laguntza izango dugulakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena.

KORRIKA 20 aurkezpena
Eguna: Urtarrilak 25
Ordua: 19:00
Lekua: Gran Parada taberna


Barakaldoko Aek
San Bizente 11
48902 Barakaldo
TL: 944372087
barakaldo@aek.org
Facebook: barakaldoko aek
twitter: @barakaldokoAEK