publicidad

Udal Euskara Zerbitzuak 'talo tailerra' antolatzen du Gurutzetako kultur etxean

Talo tailerra
Oharra. Denok euskaraz, familia tailerrak programaren barruan talo tailerra izango dugu. Aukera ezin hobea duzue seme-alabekin euskaraz mintzatzeko eta ondo pasatzeko. Urtarrilak 20. Gurutzetako Zentro Zibikoan (17.30-19.00). Izena emateko: euskara@barakaldo.org / 94 478 92 41. Urtarrilaren 16tik 19ra arte. Animatu eta parte hartu! Euskaraz hitz egingo duzu zure seme-alabekin eta primeran pasatuko duzue! Ez izan beldurrik! Ez da beharrezkoa euskara maila altua izatea, euskaraz aritzeko gogoa izatea baizik!