Oharra
Zuri esker Errigora da posible. Saski ekologikoak eskura AEKn
Aurten Errigora egitasmoa (Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat) ezin Errigorago datorkigu, eskaintza zabaltzeaz gain, erronka potoloari erantzun nahi baitio. Izan ere, bi saski ekologiko hartzeko parada emango digute biak ala biak 50 euroan:
• Saski beltza: oliba-olio birjina, mahats zukua, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper-mamia, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.
•
• Saski zuria: txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, , orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean era ardo ekologikoa.
Gogoratu beharra dago, kanpaina honen bitartez jasotako dirua, Nafarroak Erriberako ekoizleei bideratzeaz gain, bertako euskalgintza suspertzeko ere erabiliko dela. Gainera, proiektuak izan duen arrakasta eskertu nahi izan digute, kanpainaren leloaren bidez: Zuri esker. Saskiak edo sakietako bat eskatzeko epea azaroaren 8an bukatuko da, eta gure herriari dagokionez, Barakaldoko AEKn (San Bizente kalea, 11) egin behar da eskaera, telefonoz (663 03 81 35) edo emailez (barakaldo@aek.eus.).
Kanpainako bideoa ikus dezakezue esteka honetan: https://www.youtube.com/watch?v=FViEvb3TgqY
Egitasmo honetan parte hartuko duzuelakoan, mila esker
Barakaldoko AEK