Oharra. Sasiburu elkarteak beste jarduera dibertigarria antolatu du: Putinen guardasola antzezlana. "Lehendakaria kezkatuta dago. "Euskaldun guztiok batuko gaituen Himnoa behar dugu" aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren konsensua lortu dute. Ray eta Nik izango dira Euskal Ereserkiaren egile. Erronka handia bi artista hauentzat. Talentua eta eskarmentua nahikoa badute ere metodo berri bat asmatu behar izan dute erronka horri aurre egiteko. Metodo Mistoa. Orain herriz herri ibiliko dira euskaldun orok ikasi eta bere egin dezan Euskal Ereserki Berria". Komedia honetan ondo baino hobeto pasatuko dugu.Anima zaitez eta etorri! Noiz: apirilaren 21ean, arratsaldeko 19.30etan. Non: San Bizenteko kultur etxea (Clara Campoamor)