publicidad

Emakume bertsolari isilduen ahotsa

Bertsolari
Oharra. Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diren emakume bertsolariak. Emakume hauen lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, (beraien bertsoak erre, gorde, ixildu,… baitira), batzuk errekuperatzea lortu da. Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, 'Xenpelar' zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu dugu bidean eta ixilduriko emakumeen historia ekarri nahi dugu argitara. Ikuskizun honen bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi dizkizuegu. NOIZ: martxoaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19.30etan. NON: Clara Campoamor kultur etxea (San Bizenteko kultur etxea). Gehiago: Blogspot, Facebook, Twitter.