Koldo Llorente
'
Gerezien denbora' pastorala, Itxaro Bordak idatzia,
Barakaldoko Antzokian taularatuko da otsailaren 7an arratsaldeko bostetan. Lan hau Ezkandrai kultur-elkarteak egin du eta Lapurdin eta Baionan industralizazioak izan zuen eragina azalduko du. Aurkezpena Barakaldoko udalan egin da urtarrilaren 20an. Bertan egon dira Barakaldoko alkatea, Alfonso García, Akitania eskualdeko kontseilaria, Mathieu Bergé, Euskal Kultura Erakundeko presidentea, Pantxoa Etchegoi, Beñat Achiar musikaria eta Topatur-Zenbat Gara elkarteko zuzendaria, Xabier Monasterio. Alkateak adierazi du proiektu honen helburua “Barakaldoko jendea antzerki mota hau ezagutzea dela eta Baionaren eta Barakaldoren artean industrializazioaren bidez sorturako konexioa aintzat hartzea". Antzerki-lanarako sarrerak hamabi eta hamabost euro bitartean kostatzen dira eta salgai daude Barakaldoko antzerkian, Kutxabankeko kutxazainetan edo Bilboko Kafe Antzokian. Antzerkiaz aparte, Barakaldoko Udalak bisita gidatu bat antolatu du herriaren ondare industriala ezagutu nahi duenerantzat. Sarrerak hogeita bost euro kostatzen dira, bazkaria barne.