Prentsa oharra. Barakaldoko Hala Dzipo Kultur Elkarteak 25 urte betetzen dituela ospatzeko, elkartearekin harreman estua duten hainbat musikarik Urriaren 25ean
Barakaldo Antzokian Kontzertu-omenaldi baten parte hartuko dute Kepa Junkera, Francis (Doctor Deseo), Ruaille Buaille, Seiren, Gozategi, Bilboko Udal txistu banda, Xabier aburruzaga, Kukuma, Fran Lasuen... besteak beste. Barakaldo Antzokitik zuekin harremanetan jarriko dira kontzertuaren harira emango dugun prentsaurrekoaren berri emateko. Oso kontzertu deigarria izango delakoan, eta gure elkarteak 25 urte luze hauetan emandako urratsen berri eman nahiean, zuekin kontaktuan jarri gara.