publicidad

Morritson eta Gartzia komedia, 19.30etan San Bizenteko kultur etxean

 Arratsaldeko 19.30etan  San Bizenteko kultur etxean
Prentsa oharra. Martxoaren 6an Sasiburu elkartekook ekitaldi dibertigarria antolatu dugu, topagunearen kultur errotaren jardueren ildotik: Morritson eta Gartzia komedia. Zuzenean jotako musikarekin eta erritmo biziarekin. Pertsonai berezi, original eta barregarri bi hauen bidez, eta umore eta ironia bereziarekin; elkarbizitza, elkarlana, erlazioak, adiskidetasuna, iraganeko “suzedidoak” eta maitasuna; etxebizitzaren arazoaren koktelontzian nahastu egiten dira, komedia basati honetan. Morritson eta Gartzia, bere burua berezitzat duten hogeitahamapiku urteko galtzaile ameslariak dira. Beste batzuen ustetan artistatxo alper aurpegi gogorrak ordea. Gartzia, ohe barik gelditu den eta musa iheskorren bila dabilen sortzaile “alternatiboa”, eta Morritson, rockero urratzailea izandakoa, orain ezkontzetan jotzen dabilena, erosotasunaren truke bikotearekin hipotekatua bizi dena. Elkartu egingo dira beraien bizitzari zentzu berri bat emango dion kultuko antzezlana sortzeko…