publicidad

Txirri, Mirri eta Txiribiton agotan entradas en el Teatro Barakaldo para su función el 27 de diciembre

Las entradas cuestan seis euros
La gira navideña de despedida de los televisivos payasos Txirri, Mirri eta Txiribiton ha arrasado en el Teatro Barakaldo. El trío, que dice adiós cuando cumple 40 años, tiene programadas dos sesiones el teatro municipal el 27 de diciembre y la primera de ellas, a las 18.00 horas, ya tiene agotadas las 697 entradas 20 días antes. Las familias interesadas, sin embargo, aún tienen una opción: el programa de las 19.45 horas, para el que quedan un poco más de la mitad de las entradas, la mayoría en anfiteatro.

Comunicado

Agur barrez!

2012-11-05
Txirri, Mirri eta Txiribiton agur esatera datoz 2012ko abenduan eta 2013ko urtarrilan eskainiko dituzten azken ikuskizunetan. Berroegi urte pasa ondoren, beste belaunaldiei bide uzteko garaia heldu zaie.
Txirri, Mirri eta Txiribitonen lehen emanaldia Donostian izan zen 1972an, baina handik gutxira Ataunen Jose Migel Barandiaranari eskaini zitzaion omenaldi batean parte hartu zuten eta, han euskal bazter guztietako jendea zegoenez, berehala famatu ziren. Harrez geroztik Euskal Herri osoa korritu dute eta Euskal Telebistaren programa desberdinetan ere (Don, don, kikilikon, Barrebusa, Altza Porru, Trikitraka Trikitron...), herriz herri ibili izan dira, barrea eta alaitasuna zabaltzen.
Orain, berroegi urte pasa eta euskal pailazotzaren ildo nagusiak finkatu ondoren, beste belaunaldiei bide uzteko garaia heldu zaie Txirri, Mirri eta Txiribitoni, inorentzat ez baitira alferrik pasatzen urteak. Ez diote pailazo izateari utziko, izaera horrek betirako markatzen duelako. Jarraituko dute noiz edo noiz agerpenak egiten. Baina lehenengo lerrotik albo batera joango dira, beste batzuei eta bereziki bere ondorengo zuzenak diren Txirri, Mirri eta Txiribiton juniorrei txanda emanez.
2012ko abenduan eta 2013ko urtarrilan eskainiko dituzten azken ikuskizunekin, Txirri, Mirri eta Txiribitonek berrogei urteurreneko ospakuntzen errematea jarriko lukete beren esketxik onenak antzezten eta abestirik famatuenak publikoarekin batera kantatzen. Eta, amaiera aldera, lekukoa pasako liekete beren ondorengo juniorrei txanda aldaketa ikusgarri bihurtzeko.
Beraz, gure emanaldien agenda errepasa ezazue. Ez zaitezte sarrerarik gabe geratu!