publicidad

Barakaldo Gazte Asanblada celebra su sexto aniverario el 21 de abril en San Vicente

El grupo juvenil Barakaldo Gazte Asanblada ha anunciado la celebración el próximo 21 de abril de la fiesta de conmemoración de sexto aniversario, para lo que ha previsto media docena de actividades que se desarrollarán en el barrio de San Vicente. Entre otras propuestas, está previsto unas olimpiadas juveniles, comida con monólogo o un recital con la participación de los ganadores del concurso de bandas musicales: Deiadar y los raperos barakaldeses FCR Factory.





6 URTE ALTERNATIBAK ERAIKITZEN



Apirilaren 8an Barakaldoko Gazte Asanbladak bere 6.urteurrena ospatuko du. 6 urte hauetan  asko dira burutu diren ekimenak, kalera atera diren kanpainak… baita jasa dituen eraso errepresiboak, baina hala ere aurrera jarraitzea lortu du. Urte guzti hauetan kontsumismoa, espekulazioa, aisialdia eta kulturaren pribatizazioa, prekarietatea, euskararen aurkako erasoak, sexismoa… landu eta salatu ditugu besteak beste eta beste eredu sozial, politiko eta ekonomiko batetan oinarritutako alternatibak plazaratu ditugu.

Apirilaren 21ean kalean elkartuko gara urteurrena ospatzeko eta egun osoan zehar ekimen ezberdinak izango ditugu: Herri bazkaria, kontzertuak, poteoa… Horregatik dei egiten dizugu egun horretan egingo diren ekimen ezberdinetan parte hartzera eta nola ez gainontzeko beste guztietan ere bai. Baina ez zaitez partaidetza hutsarekin konformatu, anima zaitez zeuk ere ideiak eta ekimenak proposatzera.

Programa:
  • 11:00etan Futbito txapelketako finala Eguskiaguirren
  • 12:30tan Gazte Olinpiadak, herri azoka… (San Bizente plazan)
  • 14:30tan Bazkaria eta Monologoa: “Kamarada Juanjas” (San Bizente Plazan)
  • 18:00etan Kontzertuak musika txapelketako irabazleekin (San Bizenteko parkean)
  • 21:30tan Poteoa San Bizente auzotik, Maskarradarekin.
  • Ondoren Dj-a Indar Horibeltzen Lokalean