publicidad

"L-KM Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa", una tragicomedia sobre la salud y las farmacéuticas

El actor Mikel Martinez
• 18 de febrero, a las 20.00 horas, en euskera • 19 de febrero, a las 20.00 horas, en castellano 
La compañía Tartean representará este viernes en el Teatro Barakaldo la obra "L-KM Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa", una tragicomedia escrita por Patxo Telleria y Jokin Oregi, en la que se realiza una ácida crítica a la industria farmacéutica que se aprovecha de los miedos de los ciudadanos para hacer negocio. En su versión en euskera la obra está interpretada por Mikel Martinez. El sábado se podrá ver el estreno absoluto de la versión en castellano, que lleva por título "Enfarmados" y que está interpretada por Gorka Mínguez. Ambos actores interpretan a tres personajes que están participando en un experimento farmacéutico.

Nota de prensa

Larria, Kutsakorra eta Mendebaldekoa

Komedia barbaroa

SINOPSIA


Botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlari pribatuek aurreikuspen pribatua egin dute: lehenago ala geroago gripe suntsigarri bat sortuko da, era natural batez. Natura krudela da gero!! Laborategiek gaitz berri horren kontrako sendabidea aurkitzerako, milioika pertsona hilko lirateke.
Katastrofe hori ekiditeko nahitaezkoa da naturari aurre hartu eta gripe hura laborategian sortzea, sendabidea ahalik eta azkarren lortzeko. Horrela enpresa pribatu horrek milioika bizitza salbatu… eta bide batez etekin itzela aterako du.

Botikak egiten dituen enpresa pribatu horrek beste aurreikuspen pribatu bat ere egin du: baliteke gripe suntsigarri hura era natural batez ez sortzea. Natura kapritxosoa da gero!
Alferrikakoa litzateke kasu horretan ikerketetan egindako inbertsio pribatua? Inola ere ez. Laborategi pribatu honek diru pribatua inbertitzen duenean… badaki zertan dabilen.

Ikerketa azkeneko fasean dago jada. Gaitz berriak eta bere sendabideak nola funtzionatzen duten ikusteko, ezinbestekoa da pertsonekin esperimentu froga pribatuak egitea. Eta horretarako aurkeztu dira gure hiru heroiak… 500 euroren truke.

Gaixoak osatzen badira,
esperimentua arrakastatsua
izango da, zalantzarik gabe.
Eta sendatzen ez badira…
…arrakastatsua ere bai.


Baina jakina, arrakasta pribatua izango da.

KOMEDIA BARBAROA

Nor ez da kezkatu edo harritu edo asaldatu azkeneko urteetan hainbat gaitzekin gertaturikoarekin? Hegaztien gripea… Behi eroen sindromea… A gripea… Aldiro aldiro efektu apokaliptikoak izango dituen gaitz berri batekin izutzen gaituzte… Beldurtu egiten gaituzte. Eta beldur horrek etekin komertzial bat eragiten du. Egoera horren aurrean kaleko gizasemeok babesgabeturik sentitzen gara. Alarma soziala pizten den bakoiztean nola erantzun behar dugun asmatu gabe.

Gai potoloa da, dudarik gabe, osasun publikoa eta negozio pribatuaren arteko harremanak konplexuak direlako.
Zientzialariek, politikoek eta abarrek euren ikuspuntu desberdinak kaleratzen dituzte. Geuk ere geure ahotsa altxatu
nahi dugu.

DRAMATURGIAREN EZAUGARRIAK
“Aktore bakar bat eta hiru pertsonai desberdin”


Bakarrizketa bat da “L-KM”. Bakarrizketa honetan, aktore bakar batek hiru pertsonai desberdin antzeztuko ditu. Hiru pertsonaiok egoera berdinari aurre egingo diote. Bakoitzak egoera hura era desberdin batean ulertuko du. Ondorioz, bakoitzak era ezberdin batez erantzungo du.

Hiru pertsonai desberdin badira ere, diskurtsoa bakarra da, etenik gabea. Aktorea pertsonaia batetik bestera salto egiten ibiliko da. Batek hasitako berbaldi edo akzioak hurrengoak jarraituko du, espiral etengabean.

Akzio berberak efektu desberdinak sortzen ditu, nork egiten duen. Hitz berberak esanahi desberdinak, nork esaten dituen.

FITXA ARTISTIKOA

Gidoia: Patxo Telleria eta Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez x 3
Argiak: Milakamoon
Musika: Edu Diego
Eskenografia: Gorka Minguez
Atrezzoa: Javi Tirado
Diseinu grafikoa: Javier Renobales (Txapo)
Zuzendaria: Jokin Oregi
Zuzendari laguntzailea: Ruth Guimerà
Ekoizpena: TARTEAN SL