publicidad

HerriKolore | Porlanez betetzen ari zaizkigu gure Errekatxo

Atzo arrastian Barakaldo Naturala plataforma ekologistak antolatuta hogei bat pertsonak konzentrazioa burutu zuten Mespelerrekako urtegian Super-Sur autopista eraikitzeko egiten ari diren triskantzen aurrean. Ikaragarria da hilabete gutxiren buruan betidanik ezagutu dugun Gorostiza eta Mespelerraka arteako paisaiaren berdea nola ari diren gris bilakatzen. Porlanean oinarritutako ekonomiaren logikaren beste pausu nabarmen honen aurrean protesta burutu zuten lagunek adierazi zutenez "enpresa batzuentzako onura ekonomiko azkarrak bilatzeaz gain gure bizi-kalitatea murrizten baino ez dira ari horrelako makro-proiektuen bitartez". Sigue leyendo