publicidad

La asociación de vascohablantes Sasiburu denuncia la traducción "humillante" de una web del Ayuntamiento

Barakaldo, 26 nov 2024. La asociación de vascohablantes Sasiburu ha mostrado su "sorpresa y enfado" al descubrir la traducción "humillante" al euskera que el Ayuntamiento ha hecho para la página de internet que distribuye los llamados Bonos Barakaldo con descuentos para promocionar en navidad las compras en el comercio local. Ante esta situación, Sasiburu exige disculpas, el bloqueo de la web hasta que se solucione el problema y que se dote de recursos para que no vuelva a ocurrir un hecho similar.

Prentsa oharra

Barakaldo kontsumo bonoa iragartzeko webgunearen euskarazko bertsio inkonpetentea. 

  • Gaur, azaroaren 25ean, Barakaldoko udaletxeak, Inguralde garapen agentziaren bidez, abian jarri du kontsumoa sustatzeko kanpaina, baina webgunearen euskarazko bertsioko testu ia guztiak euskara ez den ‘hizkuntza’ bat erabiliz. 
  • Adibide gisa: 25 azaroaren 5 abenduaren gorde 33% zure erosketak, berriz, gidatzeko tokiko ekonomia. Lortu zure bonus eta gástalos batean establezimendu parte hartzen duten kanpaina. 
Barakaldon, 2024ko azaroaren 25ean 

Barakaldoko SASIBURU kultur elkarteak harriduna eta haserrea agerian utzi nahi du Barakaldoko udaletxeak, Inguralde garapen agentziaren bidez, abian jarri duen kontsumoa sustatzeko kanpainagatik. Webguneko atariko orria izan ezik gainontzeko guztietan euskara ez den beste hizkuntza bat erabiltzen da eta bonoa erosteko dokumentu osagarria gaztelania hutsez dago. 

Argi dago lan honen atzetik hizkuntzen konpetentziarekin arazo larria dagoela. Hegemonikoa den hizkuntza batean ‘‘consigue tu bonus y gastatu’ edo ‘de noviembre 25 y de diciembre 5 guarda 33% tus compras’ horrelako esaldirik irakurriko bagenitu mundu mailan ikusgai dagoen webgunea segituan itxiko zuten eta kritikak barra-barra entzungo lirateke. 

Are gehiago, Barakaldo, biztanleei dagokionez, Euskal Herriko bosgarren hiria izanik ez dauka hau gerta ez dadin inolako bitartekorik? Inork ez du gainbegiratzen publiko jarriko diren dokumentuak, webguneak? 

Gertaera honen ondorioz, honako hau eskatu baino exijitu egiten dugu: 
  1. Barkamen publikoa bi hizkuntza ofizialetako baten erabilera umiliagarriagatik . 
  2. Web gunea blokeatu, behar bezala itzulita egon arte. 
  3. Behar diren baliabideak jartzea, azaldu dugun bezalako gertaerak berriro gerta ez daitezen. 
Eta honek guztiak arduradunak dituenez, hor doa zerrenda: 
  • Kanpainaren aurkezlea: Barakaldoko alkatea. 
  • Ekimenaren arduraduna: Udaletxeko Pertsonal saileko arduraduna. Kanpainaren erraztaileak: Barakaldoko Udaleko Garapen Agentzia, Inguralde Orriaren diseinatzaileak: Agencia de publicidad Drowers 
* Arduradunei buruzko informazio guztia EAJren komunikatua alkatetzan oharretik, Barakaldo Digitaleko berritik eta bonobarakaldo webgunetik atera da.

Sasiburu kultur elkarteak hausnarketa batekin bukatu nahi du: Gutxiengo bati etengabe tratu txarrak ematen zaizkiola kontuan ez hartzea - bai, Barakaldon gutxiengoa garela onartzen dugu, duintasunez gainera eta gehiegitan gaztelaniarekiko errespetu kezkatsua erakutsiz- beste alde batera begiratzea da, eta barakaldar guztien hizkuntza-eskubideak ez errespetatzea. 

Hizkuntzak gizarte baten adierazpen bizi-biziak dira, gure kasuan Barakaldokoa. Haiekiko sentsibilitaterik txikiena ere ez badago, hizkuntzen etorkizuna iluna izan daiteke, baina inplikatutako hiriarena marjinala, pobrea eta atzeratua izango da. 

Eragile bakoitzak bere hausnarketa egin dezala eta behar dituen erabakiak har ditzala. Sasiburun argi daukagu, urratsez urrats Barakaldon hizkuntza eskubideak bermatu arte. 


SASIBURU KULTUR ELKARTEA 

Informazio gehiago nahi izatekotan sasiburu@gmail.com