Desde entonces, BOPA ha protagonizado numerosas acciones: Charlas, concentraciones, manifestaciones, etc. Así mismo, forma parte de la coordinadora en defensa de la Sanidad Pública “OPA”, integrada por diversas plataformas de la Comunidad Autónoma Vasca con idéntico objetivo. OPA ha convocado multitudinarias manifestaciones en las capitales de la CAV, consiguiendo situar la sanidad pública entre las prioridades de la agenda política.
Tras este período, y ante la próxima formación de un nuevo gobierno en la CAV, es necesario reflexionar sobre lo realizado, sobre líneas futuras de intervención y sobre el reforzamiento de la propia Plataforma.
A tal fin, desde BOPA os invitamos a participar en la asamblea que tendrá lugar el martes 21 de mayo, a las 19:00 h, en los locales de la Asociación Vecinal Ibarreta (barrio de Arteagabeitia-Zuazo, Avda. de Euskadi,38)
***
Osasun publikoaren defentsa guztion ardura da
2022ko abenduan, kolektibo sozial eta sindikalek deituta, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko plataforma (BOPA) sortu zen, hainbat mobilizazioren ondoren. Osasun publikoaren desegite zein pribatizazioa modu eraginkor eta koordinatuan salatzea izango zen Plataforma berri horren helburua
Harrez gero, BOPAk ekintza ugari burutu ditu: hitzaldiak, kontzentrazioak, manifestazioak, etab. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan, helburu bera duten hainbat plataformek osatzen duten "OPA" (Osasun Publikoaren Alde) koordinakundeko kidea da. OPAk manifestazio jendetsuak antolatu ditu EAEko hiriburuetan, osasun publikoa agenda politikoaren lehentasunen artean kokatzea lortu duelarik.
Aldi horren ondoren, eta EAEn gobernu berria eratu baino lehen, beharrezko deritzogu gogoeta egiteari egindakoaz, etorkizuneko esku-hartze ildoez eta Plataformaren beraren indartzeaz.
Horretarako, maiatzaren 21ean, asteartean, 19:00etan, Ibarreta Auzo Elkartearen egoitzan (Arteagabeitia-Zuazo auzoa, Euskadi etorbidea, 38) egingo den batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.