publicidad

Badator Olentzero, eta aurten egun bat lehenago!

Comunicado de Laguntasuna..

Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldorako bidean dela. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri inoiz baino harrera handiena egiteko. Izan ere, aurten lehenengo aldiz abenduaren 23an egingo diegu ongietorria, eta aurrez-aurre agurtzeko aukera gehiago izango dituzte Barakaldoko haurrek.

Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera!


Info guztia: barakaldo.eus



* Enlace al texto en la web original
Este texto es un comunicado del grupo de danzas Laguntasuna