publicidad

Barakaldoko elkarte ugarik bat egin dute azaroaren 4ko manifestazioarekin eta elkarrekin joateko deia plazaratu da

Comunicado de Aek.

 

Larunbat honetan, azaroak 4, 17:00etan, Euskalduna jauregitik abiatuta, euskarak pairatu dituen erasoen aurkako aldarria eramango dugu Bilboko kaleetara. Barakaldoko hainbat elkartek, gainera, hala adierazi dute manifestaziora atxikituz; honako hauek dira ekimenari sostengua adierazi diotenak:

Euskal Herria Bildu, Barakaldo Salam, Laguntasuna dantza taldea, Barakaldoko Euskara Zerbitzua, Barakaldoko AEK, Sasiburu euskara elkartea, Barakaldokoko Lanbide Heziketako normalkuntza batzordea, Hala Dzipo musika eskola, Ainara Aisi Taldea, Beurko Institutua, Jolindarrak kultur elkartea eta Sortu.

Horrez gain, Sasiburuk barakaldarrak manifestaziora elkarrekin joateko deia egin du: azaroaren 4an, 16:20an, Barakaldoko Epaitegian batuko gara metroz joateko.



* Enlace al texto en la web original
Este texto es un comunicado de Aek