> votación en Instagram
——
Abian da Juan Ramón Jiménez eskolako "Gabonetako Ateen Lehiaketa". Urtero bezala, gabonetako oporrak hasi baino lehen, eskola osoko ikasle eta langileek ateak apaintzen dituzte. Abenduaren 19tik 23ra bitartean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleez gain, jantokiko sukaldari eta begiraleek, atezainek eta garbitzaileek ere parte hartuko dute eskola edertzeko ekimen honetan. Iaz ez bezala, aurten, bozkaketa prosezuan barakaldotarrei parte hartzera gonbidatuko zaie eskolako sare sozialen bitartez. Bertan, eskolako ateen apainketak erakutsiko dira, banakako bakoitzak bere gustoko atea bozkatu dezan. Irabazleei abenduaren 23an, eskolako jaialdian, jakinaraziko zaie saria. Animatu zaitezte bozkatzera!