publicidad

Koloretako ziabogak ekintza Barakaldoko gurasolagunekin

Oharra. Aniztasuna lantzeko jolasak egingo dituzte gurasolagunek euskaraz. Elkarlana eta inklusioarekin lotutako jarduerak, hain zuzen. Tailer honetan bost ziaboga daude:  ahotsik gabeko abesti gorra, aldamenetik begirako marrazkia, gorputzarekin osatutako irudia, histori cubesekin sortutako istorioa eta usaimenaren puzzlea. Ziaboga bakoitzean talde bakoitzak esaldi baten zati bat lortuko du, eta zati guztiak elkartuta esaldi bat egongo da (zeinu-hizkuntzaz adieraziko dena). Ekintza ederra, dibertigarria eta inklusiboa izango da. Anima zaitez eta eman izena ekainaren 16rako, 678 626 567 telefono edo barakaldo_berba@aek.eus e-postaren bidez.