EH Bildu ha denunciado que el Área de Mujer del ayuntamiento de Barakaldo, controlada por el PNV, no ha actuado según lo que el protocolo marca ante los casos de violencia machista después del presunto asesinato de una mujer de 90 años a manos de su hijo. El viernes pasado, después de tener constancia de las convocatorias de protesta tanto del Centro Asesor de la Mujer Argitan como de la Marcha Mundial de Mujeres de Euskal Herria, EH Bildu solicitó al Ayuntamiento activar el protocolo sin que desde el Área de mujer actuaran en ese sentido.
Revisión del protocolo
Además, la portavoz soberanista María Solar ha recordado que es necesario revisar el protocolo actuación y de respuesta pública ante casos de violencia machista y la mesa antiagresiones. Tanto EH Bildu como los grupos feministas llevan tiempo adviertiendo que ha quedado demostrado que no funciona y que tan sólo se usa de forma partidista cuando a las responsables locales le interesa.
--
EH Bilduk kritikatu du Udalak ez duela indarkeria matxistatzat hartzen bere semeak emakume bat hil izana
Barakaldoko Udaleko Emakume Sailaren utzikeria salatu du EH Bilduk, Udalak ez baitu indarkeria matxista kasuen aurrean erantzuteko eta jarduteko protokolo propioa aktibatu 90 urteko auzokide baten hilketa bortitza gertatu ostean. EH Bilduk ostiralean bertan mugimendu feministaren erantzun-deialdiaz ohartarazi zion Saileko arduradunari, eta hildako emakumearen familia babesteko eta babesteko mekanismo guztiak aktibatzeko eskatu zuen.
EH Bilduk salatu duenez, Barakaldoko Udaleko Emakume Sailak (EAJren kontrolpean) ez du indarkeria matxista kasuen aurrean protokoloak ezartzen duenaren arabera jokatu, 90 urteko emakume baten ustezko hilketa bortitzaren ostean. Joan den ostiralean, Argitan Emakumearen Aholku Etxeak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak egindako protesta-deialdien berri izan ondoren, EH Bilduk protokoloa aktibatzeko eskatu zion Udal Sailari, baina hala ere Emakume Saileko arduradunek ez dute ezertxo ere egin.
Protokoloa berrikustea
Gainera, Maria Solar bozeramaile subiranistak gogorarazi du beharrezkoa dela indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta erantzun publikoa emateko protokoloa eta eraso matxisten aurkako biltzarra berrikustea. EH Bilduk eta talde feministek aspalditik ohartarazi dute frogatuta geratu dela hauek ez dutela behar bezala funtzionatzen, eta udal arduradunei interesatzen zaienean eta alderdikeriaz gainera soilik erabiltzen dela.