30. urtemuga honetan Barakaldoko hainbat talde euskaltzaleren laguntza izan dugu, baita Udalaren Euskara zerbitzuarena ere. Horiei esker itzelezko jai egitaraua prestatu dugu guztion artean
.
Ohartxo honi atxikita, euskaldunon jaiaren egitaraua bidali dizugu.
Espero dugu egun ederra pasatzea eta zeuk ere BARAKALDOko EUSKALDUNON JAI horretan parte har dezazun.
Gogoan izan HERRI BAZKARIrako txartelak salgai dauzkazula Barakaldoko AEKn.