Abenduaren 19an, Barakaldoko AEK-ko irakasleok eta ikasleek jaso genuen sudurgorriek oparitutako txorien habia kutxa; herrian egunerokoan eta euskararentzat habia goxoak maitasunez sortzeagatik.
Barakaldoko AEK-ko irakasle, ikasle eta lagun guztien izenean, ESKERRIK ASKO, Pirritx, Porrotx eta amama Josefina zaintzen geratu den Marimotots. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!
Guretzat ohore handia da horrelako errekonozimendua jasotzea. Urte asko daramatzagu Barakaldo euskalduntzen lanean eta horrela segituko dugu, gogotsu, lortu arte.
Eta eskerrak eman nahi dizkizuegu ez soilik horregatik. Zuek, sudurgorriek, ibilbide luzea egin duzue euskal kulturan, euskaraz sortzen. euskararen transmisioan erakutsi duzuen konpromisoagatik ere eskerrak eman nahi dizkizuegu AEK-ko lagunok.
Plazera da elkarrekin, zuen ondoan, euskararen alde alde ekitea.
Sentitu, pentsatu, HITZEKIN. Tipi tapa, tipi tapa... KORRIKA!
AEK izan da askorentzat euskara ikasteko tokia
amets askoren sorburu eta habia
Barakaldo gero eta euskaldunagoa
oraindik ez nahi adina
txorien hegaldian nola
saiatzean datza bizitza
barrote gabeko habiatik jaioko dira txoriak
euskaraz txio eta euskaraz hitza
baina ahotik atera dadila hegan ziztu bizian
* Enlace al texto en la web original
Este texto es un comunicado de Aek