publicidad

Sasiburu elkarteak bertso saioa antolatu du apriliraren 29an Lasesarre kiroldegiko areto nagusian

bertso saioa
Oharra.  Sasiburu elkarteak 'Udaberrian ere euskaraz!' kanpaina barruan egundoko bertso saioa antolatu du ondoko bertsolariokin:

      ANE LABAKA.  Euskal Ikasketetako Gradua egin zuen Gasteizen. Gerora, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak izenekoa burutu ditu. 

      ETXAHUN LEKUE  Magisteritza ikasketak ditu eta bertso irakasle aritu izan da hezkuntza arautuan.Eskolarteko eta gazte sariketetatik pasata, 2002tik hasita Bizkaiko Txapelketako final guztietan aritu da eta 2016an txapela eskuratu zuen.

      ION BARROKAL  Euska filologoa. Itxaropena ikastolan hasi zen bertsotan, ikasle garaian. Gaur egun, Trapagarango bertso eskolan aritzen da.Enkarterriko txapelduna izandakoa da.



Gai jartzailea: Ander Ezeiza.



NOIZ:  APIRILAREN 29an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan

NON: LASESARRE KIROLDEGIKO ARETO NAGUSIAN.

ADI EGON!! PLAZA MUGATUAK!

ANIMA ZAITEZ!!

               EMAN IZENA:  info@sasiburu.eus