publicidad

Los sindicatos LAB, STEILAS y ELA convocan huelga en la guardería de Haurreskolak los días 10 y 16 de diciembre

guardería de Haurreskolak en Cruces
Barakaldo, 4 dic 2020. Los sindicatos LAB, STEILAS y ELA han convocado para los días 10 y 16 de diciembre sendas jornadas de huelga en la red de guarderías del Gobierno Vasco, denominadas Haurreskolak, entre las que se encuentra la del polígono La Paz en Cruces (Barakaldo). La representación de los trabajadores exige acceso universal y gratuito a estos centros, así como el inicio de negociaciones de un nuevo convenio colectivo, entre otras demandas.

Nota de prensa
LAB, STEILAS eta ELA sindikatu eta langileoi Haurreskolak Partzuergoan greba dinamikarekin hastea baino ez zaigu geratzen

Haurreskolak Partzuergoko gerenteak grebaren atarian, mahai negoziatzailearen bilera deialdia egin zigun atzorako, berriro ere berari interesatzen zitzaion gai ordenarekin, alde sozialaren eskaerei muzin eginez eta langileak sindikatuen kontra jartzeko jokoan sartuz.
Deiari kasu eginez, sindikatuok bertaratu egin ginen eta urtarriletik ikusi duguna topatu genuen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko ordezkaririk ez zen agertu, eta Haurreskolak partzuergoko gerentea den Zorione Etxezarragak honako hauek mahaigaineratu zituen:
- Araututa dagoen mahai negoziatzailearen dinamika ezarri nahi du.
- 2020/2021 ikasturterako ordezkapenen inguruko proposamena ekarri zuen, lehenengo egunetik ez betetzeko eta ordezkoen araudia ez errespetatzeko, hau da, akordioak ez betetzeko proposamena.
- Kudeaketa arloko langileen egoera azaldu zigun.
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok Haurreskolak Partzuergoan indarrean dugun Lan Hitzarmena eta akordioak ez direla betetzen ari gogorarazi genion, Legebiltzarrean berak onartu zuen bezala, duen aurrekontua ez omen zaiolako heltzen. Ondorioz, hezitzaile eta kudeaketako langileen lan baldintzak okertu eta zerbitzuaren kalitatea kolokan jartzen ari dira, baita Hezkuntza saila ere.
- Akordioetatik abiatuko den lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abiatzea eskatu genion, irakaskuntzako kolektibo guztietan hezkuntza saila egiten ari den bezala.
- Halaber, Irakaskuntza publikoan Osakidetzak egiten duen Covid 19arengatik norbera babesteko ekipamenduen horniketan ere Haurreskolak Partzuergoa sartzea.
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok Haurreskolak Partzuergoaren aurrekontua handitzea ezinbestekoa dela azpimarratu dugu. Baina berak horretan ez zuela eskumenik errepikatu zigun; beraz, Bildarratzek du giltza gatazka honetan. Ondorioz, Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergoko lehendakaria den heinean dagokion erantzukizuna bete dezala exijitzen dugu.
0-3 hezkuntza-zikloaren garrantziaren aitortza aldarrikatzeaz gain, jaiotzatik hezkuntza-eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, horregatik, Haurreskolak Partzuergoaren erabateko doakotasuna eta sarbide unibertsala bermatzea eskatzen dugu, baita Haurreskolak Partzuergoa Hezkuntza Sailean integratzea ere.
Egoeraren larritasuna eta Hezkuntza sailaren utzikeria kontuan hartuta, abenduaren 10 eta 16rako deitu ditugun greba deialdiekin bat egitea besterik ez zaigu geratzen Haurreskolak Partzuergoko langileoi, eta familia eta udalei zerbitzu publiko honen garapenerako aldarrikapenekin bat egitera animatzen ditugu.
Abenduaren 10ean hainbat herritan, Bilbo eta Donostiako Eusko Jaurlaritzako delegaritzen aurrean eta Gasteizko plaza berrian, goizeko 11,00etan burutuko diren kontzentrazioetan parte hartzera animatzen ditugu.
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuak 2020ko abenduaren 4an