publicidad

Gurasolagun ekintza: zirku arratsaldea

Zirku arratsaldea
Barakaldo, 5 jun 2019. Oharra. Barakaldoko gurasolagunek ikasturte polit honi amaiera jarriko diote zirku arratsalde baten bidez. Zirkodomorekin batera, familia-jarduera hau antolatu dute euskaraz aritu eta arratsalde dibertigarri bat igarotzeko asmoz. 

Ekintza irekia da eta euskaraz jardun nahi duen edozein familiak har dezake parte. Ekainaren 19an, asteazkenarekin, 18:00etan, Zirkodomoan, zirku tailer eta zirku erakustaldia izango dituzte gozagai. Izena eman nahi izanez gero, deitu 678 626 567 telefonora edota idatzi barakaldo_berba@aek.eus helbidera ekainaren 18a baino lehen.