publicidad

Gurasolagun tailerra

txotxongilo tailerra
Barakaldo, 22 mar 2019. Oharra. Datorren asteko asteazkenean, martxoak 27, Barakaldoko gurasolagunek mingainak jarriko dituzte dantzan euskararen erritmora. Mingainek ez ezik eskuek ere zer esan izango dute, izan ere, eskulan polita antolatu dute seme-alabekin batera egiteko: txotxongilo tailerra. 

Ekimena Clara Campoamor Kultur Etxean izango da martxoaren 27an, 18.30ean. Izena emateko 678 626 567 telefonora deitu edo barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzi dezakezue.