>> www.barakaldodigital.com tiene licencia creative commons. Puedes copiar y distribuir nuestras noticias, pero señala de dónde las has tomado
Barakaldodigital.com

Inicio | Denuncias vecinales | Bienestar | Cultura | Economía | Política | Teatro Barakaldo | Balonmano Zuazo | Barakaldo CF | baloncesto | fútbol | balonmano | fiestas | publicidad@barakaldodigital.com | redaccion@barakaldodigital.com | Quiénes somos | RSS | Tarifas de publicidad

BioCruces investiga la incidencia en Euskadi de las diabetes mellitus y monogénica

Sede en construcción de BioCruces
El instituto de investigación sanitaria BioCruces, en el hospital barakaldés de Cruces, ha anunciado la puesta en marcha de un trabajo con el fin de analizar la incidencia en Euskadi de las diabetes mellitus y monogénica. Con Sonia Gaztambide como investigadora principal, el estudio se basa en los datos obtenidos en 2015 por profesionales de Osakidetza que ya señaló que la diabetes mellitus, relacionada con la obesidad, afecta a un 10,6% de los vascos mayores de 18 años. Además, en BioCruces se trabaja también sobre la diabetes monogénica, debida a la mutación en un gen, con el fin de identificar la enfermedad de cara a su tratamiento, que es más eficaz con un fármaco oral que con insulina.


Nota de prensa de BioCruces
BioCruces diabetesak Euskal Autonomia Erkidegoan duen intzidentzia aztertzen ari da
EUSKAL AUTONOMIA-ERKIDEGOAN, 18 URTETIK GORAKOEN ARTEAN, DIABETES MELLITUSAREN PREBALENTZIA OROKORRA ESTATU OSOKOA BAINO TXIKIAGOA DA

BioCruces Osasun Ikerketa Institutua Euskal Autonomia Erkidegoko diabetes mellitusaren kasu berrien azterketa batean murgilduta dago; azterketak 2015ean Osakidetako profesionalek egindako ikerketa bateko datuak ditu abiapuntu.

Lehen azterketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, 18 urtetik gorakoetan, diabetes mellitusaren prebalentzia orokorra Estatu osokoa baino txikiagoa da (% 10,6 eta % 13,8 hurrenez hurren).

Azterketa berriak zehaztuko du aurreko azterketan parte hartu zutenetatik (orduan normalak zirenak nahiz alterazioren bat zutenak) zenbatek duten gaixotasuna.

Gaixotasuna eragiten duen kausetako bat obesitatea da; gainera, horretarako joera gero eta handiagoa da. Obesitatearen prebalentzia Euskal Autonomia Erkidegoan txikiagoa da.

Diabetesa karbono-hidratoen metabolismoaren gaixotasun kroniko bat da, eta urtez urte haren prebalentzia gero eta handiagoa da biztanleen artean.

Gaixotasuna agertzen da gorputzak intsulinarik sortzen ez duenean, edota, sortu arren, behar bezala erabili ezin duenean, eta odolean glukosaren maila handitzen denean.

Bilbo, 2017ko uztaila.- BioCruces Osasun Ikerketa Institutua Euskal Autonomia Erkidegoko diabetes mellitusaren kasu berrien azterketa batean murgilduta dago; azterketak 2015ean Osakidetako profesionalek egindako ikerketa bateko datuak ditu abiapuntu. Lehen azterketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, 18 urtetik gorakoen artean, % 10,6koa da diabetes mellitusaren prebalentzia. Estatuan, metodologia eta helburu berarekin egindako ikerlanen arabera, % 13,8koa da prebalentzia; Andaluzian, adibidez, % 16,3koa.

Diabetesaren intzidentziari buruzko azterketa berriaren ikertzaile nagusi Sonia Gaztambide medikuak honako hau azpimarratu du: «Diabetesaren intzidentziari buruzko datuak izango ditugu, hau da, prebalentziari buruzko aurreko azterketan sartu ziren pazienteetatik, normalak eta metabolismoan karbono-hidratoen alterazioren bat zutenak, zenbatek garatu duten gaixotasuna».

«Euskal Autonomia Erkidegoko prebalentziaren azterketa egin genuenean, 18 urte edo goragoko 847 pertsonak parte hartu zuten. Obesitatea, Estatuan, ia % 28 zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, % 19,3. Andaluzian % 37 zen, eta hori kezkatzekoa da», zehaztu du.

Testuinguru horretan, espezialistak adierazi du gaixotasuna agertzeko kausa edo arrisku-faktore garrantzitsuena «obesitatearen goranzko joera dela. Gure datuak hobeak dira. Obesitatearen prebalentzia txikiagoa da, eta, ondorioz, diabetes gutxiago dugu».

«Badira alda daitezkeen arrisku-faktoreak; adibidez, gehiegizko pisua eta obesitatea, tentsio arterial altua, kolesterol-maila altua, sedentarismoa, erretzea eta azukre eta koipe industrial gehiegi jatea, eta horiek guztiek gaixotasunaren eta haren konplikazioen garapenean eragiten dute. Beste arrisku-faktore batzuk ezin dira aldatu, adibidez, adina, familiako aurrekariak eta haurdunaldiko diabetesa», nabarmendu du.

Bestalde, ikertzaileak aurreratu du diabetesa duten pertsonen artean diabetes ez hain ezagun bat zenbatek duten ere ikertzen ari direla BioCrucesen; diabetes ez hain ezagun hori gene zehatz baten mutazioaren ondorio da, eta diabetes monogeniko izena du. «Garrantzitsua da, diabetes mota horrek hobeto erantzuten baitio aho bidezko farmako mota bati intsulinari berari baino. Horrexegatik, garrantzitsua da identifikatzea. Beraz, hemendik gutxira gaixotasunaren erradiografia hobea emango diguten datuak izango ditugu».

DIABETESARI BURUZ

Diabetesa karbono-hidratoen metabolismoaren gaixotasun kroniko bat da, eta urtez urte haren prebalentzia gero eta handiagoa da biztanleen artean. Gaixotasuna eragiten duen kausetako bat obesitatea da; gainera, horretarako joera gero eta handiagoa da. Jatean, organismoan elikagaiak prozesatzen dira, eta azukre mota bat sortzen da (glukosa); horrek zelulak elikatzeko balio du. Gainera, gorputzak, pankrean, intsulina izeneko hormona bat sortzen du. Hormona horri esker, elikagaietako glukosa zeluletara igarotzen da, eta han energia bihurtzen da, muskuluek eta ehunek funtziona dezaten.

Diabetesa agertzen da gorputzak intsulinarik sortzen ez duenean, edo, sortu arren, behar bezala erabili ezin duenean, eta odolean glukosaren maila handitzen denean. Bi motatakoa izan daiteke. I motako diabetes mellitusa, kasuetako % 10 da (ez dute intsulinarik sortzen); gainerako % 90aren gehiengoak II motako diabetes mellitusa du; une honetan ezezaguna da diabetes monogenikoa dutenen ehunekoa.

–––––

Biocruces investiga la incidencia de la diabetes en Euskadi
LA PREVALENCIA GLOBAL DE DIABETES MELLITUS EN EUSKADI EN MAYORES DE 18 AÑOS ES MENOR QUE EN EL CONJUNTO DEL ESTADO

  • El Instituto de Investigación Sanitaria Biocruces está inmerso en un estudio sobre los nuevos casos de diabetes mellitus que existen en Euskadi a partir de los datos de una investigación realizada en 2015 por profesionales de Osakidetza
  • Este primer estudio determinó que la prevalencia global de diabetes mellitus en Euskadi en mayores de 18 años es menor que en el conjunto del Estado (10,6% vs 13,8%)
  • El nuevo estudio determinará cuántos de aquellos sujetos que participaron en el estudio anterior, siendo normales o con alguna alteración, han pasado a tener la enfermedad
  • Una de las causas que influye en la aparición de la enfermedad es la tendencia creciente a la obesidad. 
  • La prevalencia en obesidad en Euskadi es menor
  • La diabetes es una enfermedad crónica del metabolismo de los hidratos de carbono cuya prevalencia entre la población está aumentando año tras año
  • La enfermedad aparece cuando el cuerpo no produce insulina o, produciéndola, no la puede utilizar correctamente, y el nivel de glucosa en la sangre aumenta


Bilbao, julio de 2017.- El Instituto de Investigación Sanitaria Biocruces se encuentra inmerso en un estudio sobre el número de nuevos casos de diabetes mellitus en Euskadi, a partir de los datos de una investigación realizada en 2015 por profesionales de Osakidetza. Este primer estudio determinó que la prevalencia global de diabetes mellitus en Euskadi en mayores de 18 años es del 10,6%. En el Estado, estudios realizados con la misma metodología y con el mismo fin concluyeron que la prevalencia es del 13,8% y en Andalucía por ejemplo, es del 16,3%.

La investigadora principal del nuevo estudio sobre la incidencia de diabetes, la Dra. Sonia Gaztambide, destaca que “tendremos datos sobre la incidencia de la diabetes, es decir, sabremos cuántos de aquellos pacientes que entraron en el estudio anterior de prevalencia, siendo normales o con alguna alteración del metabolismo de los hidratos de carbono, han pasado a tener la enfermedad”.

“Cuando hicimos el estudio de prevalencia en Euskadi participaron 847 personas con 18 años o mayores de esta edad. La obesidad a nivel estatal era casi de un 28% y en Euskadi fue del 19,3%, mientras que en Andalucía los datos arrojaron un preocupante 37%”, detalla.

En este contexto, la especialista destaca que la causa o factor de riesgo más importante en la aparición de la enfermedad “es la tendencia creciente a la obesidad. Nuestros datos son mejores. La prevalencia en obesidad es menor y esto nos lleva a tener menos diabetes.”.

“Existen factores de riesgo modificables como el sobrepeso y la obesidad, la tensión arterial alta, un nivel elevado de colesterol, el sedentarismo, fumar y abusar de azúcares y grasas industriales, que influyen en su desarrollo y en el de sus complicaciones. Otros factores de riesgo no modificables son la edad, los antecedentes familiares y de la diabetes gestacional”, subraya.

Por otro lado, la investigadora avanza que en Biocruces se está también investigando cuántas de las personas con diabetes tienen un tipo de diabetes no tan conocida y que se debe a una mutación en un gen concreto y que se conoce como diabetes monogénica. “Es importante porque este tipo de diabetes responde mejor a un tipo de fármaco oral que a la propia insulina. Por eso es importante identificarla. En conclusión, dentro de poco tendremos datos que nos darán una mejor radiografía de la enfermedad”.

SOBRE LA DIABETES

La diabetes es una enfermedad crónica del metabolismo de los hidratos de carbono cuya prevalencia entre la población está aumentando año tras año. Una de las causas que influyen en este hecho es la tendencia creciente a la obesidad. Al comer, los alimentos son procesados en el organismo, generando un tipo de azúcar (glucosa) que sirve de alimento para las células. Además, el cuerpo produce en el páncreas una hormona denominada insulina que permite que la glucosa de los alimentos pase a las células, en donde se convierte en energía para que funcionen los músculos y los tejidos.

La diabetes aparece cuando el cuerpo no produce insulina o, produciéndola, no actúa correctamente, el nivel de glucosa en la sangre aumenta. Ésta puede ser de dos tipos. La diabetes mellitus tipo 1 (DM1) supone el 10% de los casos (no producen insulina); y la gran mayoría del restante 90% corresponden a diabetes mellitus tipo 2 (DM2) desconociéndose en este momento el porcentaje que puede corresponder a diabetes monogénica.