Prentsa oharra. Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Barakaldo Berbalagun programa. Honako hau 9. urtea da, beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. 14tik gora dira martxan dauden taldeak; eta dagoeneko 90 baino gehiago talde hauetan parte hartzen duten mintzalagunak. Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute 'praktikatu eta bizi!' lemapean.
Archivo |
> 18/05/2016. Barakaldoko 3. mintzodromoa badator!
> 30/09/2015. El programa Berbalagun para normalizar el uso del euskera se pone en marcha por tercer año
Hizkuntzaren ikaskuntzan, alboan utzi ezin daitekeen kontua da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria; euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du izena ematen duenak. Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...
Izena eman nahi dutenek Barakaldoko AEK euskaltegian, Udal Euskaltegian edo Hizkuntza Eskolan dute izena emateko aukera, baita telefonoz (678 626 567) edo e-mailez (barakaldo_berba@aek.eus) ere. Informazio gehiagorako blog-a ere badago: www.ezkerraldea.blogspot.com
GURASOLAGUN
Egitasmoa hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean, beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena GURASOLAGUN da.
Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta umeekin mintzataldeak, tailer txikiak, irteera edo txangoak antolatzen dira.
Aurreko ikasturtean Arteagabeitia eskolan martxan jarri ostean, egonkortasuna eta erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da GURASOLAGUN.
Ikasturte berriarekin batera, ikastetxe batzuetako guraso-elkarteekin elkarlanean martxan jarriko da Gurasolagun eta aurrerantzean gainerako ikastetxeetan abiarazteko asmoa daukagu.
Zure eskolan Gurasolagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez dudarik egin, joan idazkaritzara eta eman izena.
Gainera, Berbalagun eta Gurasolagun guztiek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila.
- inicio
- bienestar
- economía
- política
- cultura
- _fiestas
- _patrimonio
- _Teatro Barakaldo
- deportes
- _atletismo
- _baloncesto
- _balonmano
- _bolos
- _ciclismo
- _fútbol
- _hockey
- _lucha
- _natación
- _patinaje
- barrios
- _Arteagabeitia
- _Bagatza
- _Beurko
- _Burtzeña
- _Centro
- _Cruces
- _Desierto
- _El Regato
- _Gorostiza
- _Kareaga
- _Kastrexana
- _Las Delicias
- _Llano
- _Lutxana
- _Retuerto
- _Rontegi
- _San Vicente
- _Zuazo