Arteagabeitia Zuazo celebra sus fiestas del 20 al 23 de junio además del mercado medieval

Barakaldo, 18 jun 2025 . Arteagabeitia Zuazo celebra este fin de semana del 20 al 23 de junio sus populares fiestas, que, como ya es constumbre, coinciden con su mercado medieval. Un centenar de actividades festivas más otras tantas en la feria medieval del bulevar de Azcue forman parte del programa. Hay conciertos, concursos gastronómicos, folclore, deporte, juegos infantiles y una alta implicación de los hosteleros de la zona.

Barakaldoko AEKk abenduaren 19an ospatuko du Gabon jaien hasiera

Oharra. Gabon giroa ari da nagusitzen Barakaldoko AEKn. Barakaldoko AEKk abenduaren 19an ospatuko du Gabon jaien hasiera, lehiaketa baten bidez: Olentzerori eta Mari Domingiri bidaltzeko gutunak idatzi dituzte ikasguko ikasleek lehiaketan parte hartzeko, eta ostegunean izango da sari emate ekitaldia. Euskara eskola maila ezberdinetan ematen duten hiru irakaslek osatu dute epaimahaia, eta egunotan ari dira irabazlea nor izango den ebazten (originaltasuna eta aurkezpena oso kontuan izango dituzte erabakia hartzeko orduan).

Sari banaketa ekitaldia euskaltegian bertan egingo da, horretarako propio antolatu duten egun osoko jaian. Helburu nagusia, euskaltegira egun eta ordutegi ezberdinetan joaten diren ikasleek elkar ezagutzea denez, ez da ez janaririk ez edaririk faltako, eta berba egiteko hainbat dinamika prestatu dituzte. Besteak beste, hiru sarituek euren gutunak erakutsi eta ozen irakurriko dituzte. Lehen saria irabazten duen ikaslea doan joango da datorren urteko maiatzean Arratiako AEKrekin batera egingo duten asteburuko barnetegira, eta bigarren eta hirugarren saridunek Berbalagun opariak jasoko dituzte.

Informazio gehiago, Barakaldoko AEKn (San Bizente kalea 11) barakaldo@aek.eus