publicidad

Gurasolagun kanpaina hurrengo ikasturterako

Oharra
. Hurrengo ikasturtean ere euskara bultzatu nahi du Barakaldoko Berbalagun proiektuak familien barruan. Beraz, guraso euskalduna bazara eta ez badaukazu norekin hitz egin euskaraz, edota euskarak familia barruan toki handiagoa izatea nahi baduzu, hauxe da zure aukera, izan Gurasolaguna! Euskaraz aritu eta jolasteko elkartuko dira guraso eta seme-alabak, denak batera, beren txikian, apurka-apurka gauza handiak egiteko. Izena emateko: 678 626 567 telefonoa edo barakaldo_berba@aek.eus