> Descarga en pdf de las bases en castellano y de las bases en euskera
--
Elkarrekin Barakaldok Auzoak Eraikiz aurkeztu du, Barakaldoko proiektu sozial eta komunitarioetarako laguntzen I. deialdia
Barakaldon diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek helburu sozialekin eta komunitate-ekintzarako dituzten proiektuei zuzenduta dago deialdia.
Ekimen hau "Udalaren murrizketa sozialen politikaren ondorioak arintzeko beharretik sortu da, bereziki osasun-larrialdian, Barakaldoko bizilagunen ahultasun-egoerak areagotzen ari baitira".
Elkarrekin Barakaldok Auzoak Eraikiz aurkeztu du gaur, helburu soziala eta ekintza komunitarioa duten proiektuetarako laguntzen I. deialdia. Ekimen honen helburua "Barakaldoko herritarrei zuzendutako proiektu sozialak aitortzea eta laguntzea" da.
Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo-Berdeak eta Independenteek osatutako udal taldeak deialdi hau iragarri du gaur, helburu sozialak eta ekintza komunitarioak dituzten proiektuei zuzenduta, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eskutik.
Proiektu hautagaiek 2020an eta 2021ean hasi ahal izango dira, eta, baldintzetako bat bezala, Barakaldon kokatu beharko dute beren esku-hartzea.
Itziar Celis koalizioko zinegotziaren ustez, "beharrezkoa" da deialdi hau "Udalaren murrizketa sozialen politikaren ondorioak arintzeko, Barakaldoko bizilagunen ahultasun-egoerak areagotzen ari diren osasun-larrialdiak gaizkiagotu baititu", eta helburua "erronka sozialei modu kolektiboan helduko dieten ekimenak bultzatzea" dela nabarmendu du, "auzoetako bizi-baldintzak hobetzeko eta gizarte inklusiboago eta demokratikoago bat ehuntzeko asmoz".
Erakunde eskatzaileak proiektuaren esparruan duen esperientzia, koherentzia, bideragarritasuna, jasangarritasuna edo lankidetzako eta komunitateko lan-prozesuak indartzeko gaitasuna dira, besteak beste, laguntza horiek esleitzerakoan baloratu beharreko alderdiak; horien artean, Eder Álvarez zinegotziak "genero-ikuspegia txertatzea edo ingurumenaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko gaitasuna" nabarmendu ditu. Gogoratu du, ere, proiektuak aurkezteko epea gaur bertan, azaroaren 13an, hasiko dela, eta datorren larunbatean, abenduaren 5ean, amaituko dela.
Udal taldeak hirugarren sektorearekin eta barakaldoko asoziazionismoarekin duen konpromisoa azpimarratu du, eta gogorarazi du lehen alarma-egoeran "gobernu-taldeak korporatiboen soldata murrizteari uko egin ziolako", soldataren zati bat kolektibo ahulenekin pandemiaren aurka lan egiten zuten elkarteei eman zietela.
Deialdiaren oinarriak koalizioaren webgunean daude eskuragarri: www.elkarrekinbarakaldo.info