La congelación de impuestos municipales en la situación actual es insuficiente. Reclamamos más progresividad y sistemas de ayudas.
— EHBildu Barakaldo (@EHBilduBaraka) October 28, 2020
Es inaceptable que se mantener las cosas como el año pasado obviando la grave crisis económica que está por llegar.
👉https://t.co/echKcxJrqy pic.twitter.com/h44RRwpzJB
EH Bilduk uste du egungo egoeran udal zergak izoztea ez dela nahikoa, eta progresibotasun gehiago eta laguntza sistema gehiago eskatu ditu
Udal gobernuak gainean dugun krisi ekonomiko larriaren aurrean ez ikusiarena egiten, gauzak iaz bezala mantentzea neurri progresibo gisa eta zergadunari laguntzeko neurri gisa aurkeztu nahi izatea salatu du EH Bilduk. Era berean, zerga-sistema bidezkoagoa eta krisiak gehien kolpatutako sektoreei laguntzeko asmoz neurri ausartagoak eskatzen zituen mozio bat osoko bilkurara eztabaidatzera eraman ez izana deitoratu du.
Gaur goizean Maria Solar Barakaldoko bozeramaileareak egindako agerraldi batean, EH Bilduk deitoratu egin du biharko osoko bilkuran "fiskalitate bidezkoagoa eta progresiboagoa" defendatzeko aurkeztutako mozioa eztabaidara ez sartzea. Koalizio subiranistak zerga horiek igotzea proposatu zuen mozio horretan. "Gehien duenak gehiago ordain dezala", adierazi du Solarrek, eta adibide gisa aipatu du krisiak eragin ez dien merkataritza-gune handiei tasak igotzea, eta denda txikiei OHZ kentzea nahitaezko itxiera iraun zuen bitartean.
Progresibitatea aplikatu ezin diren zergetarako, adibidez OHZa, ordaintzeko laguntza-sistema bat eztabaidatzeko eta osoko bilkuran onartzeko ere proposatu zuen EH Bilduk. Salbuespenezko egoera horren aurrean, bozeramaile subiranistak egoera sozioekonomiko txarrean dauden pertsonei laguntzeko ordenantza bat sortzeko aukera ere aipatu zuen (langabezia, Aldi Baterako Lan Erregulazio Espediantean, edo antzeko beste edozein).
Azkenikalderdi subiranistak beherapena zaborraren zergan proposatzen zuen halaber bosgarren edukiontziaren erabiltzeentzat, materia organikoaren birziklapena sustatzeko asmoz.
Ohiko diru-sarrerak asko jaitsiko direla iragarri du María Solarrek eta zailtasunak egongo direla oinarrizko eta kalitatezko zerbitzu publikoei eusteko eta gizartean sortutako behar berriei aurre egiteko diru-sarrerak handitu ezean. Solarren iritziz, Covid 19k sortutako pandemia egoerak "duela urte batzuetatik aplikatzen ari den eredua aldatzeko beharrari buruzko hausnarketa eragin behar digu". Eta azpimarratu du ez dela nahikoa iraganeko neurriei eustea: "iazko zergak izozteak ezer ez aldatzea da, eta gainera datorkigun krisi larriaaren aurrean ez ikusiarena egitea”. Bukatzeko, deitoratu du EAJk eta PSEk beste behin ere proposamen ausartei bizkarra ematea, horren ordez "immobilismoa aurrerapen gisa saldu eta ezer ez egiteko".