publicidad

Apirilaren 6an goizaldeko 04.55ean Korrika iritsiko da Barakaldora Erandiotik

Korrikaren ibilbidea
Oharra. Euskararen aldeko lasterketa apirilaren 6an, goizaldeko 04.55ean iritsiko da gure herrira Erandiotik. Itsasadarra gurutzatuko du. Beraz, Korrikak Barakaldon egingo dituen lehendabiziko metroak gasolino inguruan emango ditu (Desertu auzoa). Motoreak berotzen joateko, bezperan (apirilak 5) egun osoko egitaraua prestatu dugu: goizean, Korrika Txikia eta arratsaldean, Korrika festa. Euria egingo balu, arratsaldeko Korrika festa bertan behera geratuko litzateke. Bestalde, astelehenetik ostiralera bitartean, "Korrikaren historia" erakusketa ikusgai Hizkuntza Eskolan. Hasiera egunarekin egin bezala, Korrikaren azken eguneko jaira joateko autobusak antolatuko ditugu Ezkerraldeko AEK euskaltegiok. Dakizuen moduan, lasterketa erraldoia Iruñean amaituko da, apirilaren 9an.

AEK-k antolatzen du Korrika. Baina Korrika Batzordeko kideak asko dira: Sasiburu euskara elkartea, Barakaldoko Euskara Saila, Bagatzako Jai Batzordea, San Bizenteko Jai Batzordea, Erreka-ortu dantza taldea, Hala Dzipo kultura elkartea, Llanoko Topakune kultur elkartea, Zuazo-Arteagabeitiako Ibarreta auzo elkarte eta jai batzordea, Lutxanako Amaia dantza-taldea eta auzo-mugimendua, Errontegiko auzo-mugimendu eta Ainara aisialdi taldea, Laguntasuna kultur elkartea, Ibarra-kaldu kultur elkartea eta HerriKolore agerkari digitala.