publicidad

Barakaldoko AEK-k dagoeneko eskuragarri ditu datorren edizioko Korrikako arropak

Korrikaren 20.edizioa
Prentsa oharra. Honezkero dakizuenez, datorren urtean Korrikaren 20.edizioa izango da. 2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko da. Barakaldo apirilaren 6an zeharkatuko du Korrikak. Horri dagokionez, Barakaldoko AEK-k jakinarazten dizue dagoeneko eskuragarri dituzuela datorren edizioko Korrikako arropak.

Haiek eskuratzeko, euskaltegian honako ordutegi hauek dituzue: goizez, 11.00etatik eguerdiko 13.00etara; arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Astegunetan. Horrez gain, internet bidez erosteko aukera ere badago www.korrika.eus webgunearen bidez.

Era berean, Korrikan lagundu, laguntzen eta lagunduko duzuen elkarte, alderdi, lagun… guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Badator Korrika!