115.000 euros cuestan los equipos, escenarios, camerinos y baños para las fiestas del Carmen

Barakaldo, 2 jul 2025 . El Ayuntamiento de Barakaldo ha contratado por un total de 114.771,14 euros los equipos e instalaciones necesarios para el desarrollo de las actividades de las fiestas del Carmen  de este año, que se celebran del 12 al 20 de julio. El mayor desembolso, con 42.000 euros, corresponde a los equipos de sonido e iluminación; mientras el escenario supone 27.000, los aseos y valles son 26.000 y las instalaciones eléctricas cuestan cerca de 20.000 euros.

Euskararen ginkana prestatu du Sasiburuk

Euskararen GinkanaEuskararen Ginkana
Sasibururen oharra. Barakaldon Euskararen Ginkanako aurreko edizioak oso harrera ona izan zuen. Jende dezentek parte hartu zuen eta denak errepikatzeko gogoekin geratu ziren. Bada, jokoaren edizio berri bat prestatu dugu eta zuk jolastu behar duzu. Baita zure lagunek ere. Barre ederrak botako dituzu!


Ginkanaren ibilbidea, proba motak, arauak, sariak eta abar hemen zehazten dira:

Aurreko dokumentu atxikitua ikusteko arazoak badituzu, saiatu dokumentu osoarekin.

Abenduraren 3an, euskararen nazioarteko egunean, ginkanako irabazleak nortzuk izan diren iragarriko dugu. Parte hartzaileekin jaitxo bat ere ospatu nahi dugu sariak banatzen ditugunean.

Abendurarte denbora dezente dago eta beraz, ginkana hasita badago ere inolako arazorik gabe has zaitezke zu ere jokatzen. Jokatzen hasteko sasiburu.ginkana@gmail.com helbidera mezutxo bat bidali besterik ez duzu eta handik gutxira, lehen proba egiteko jarraibideak jasoko duzu zure postontzian :-)

Probak zer nolakoan izango diren ideia bat har dezazun, hemen dituzu adibide gutxi batzuk:

1. adibidea 

Zer deitu naizu?
2. adibidea 
Zerrenda honetatik zein hitz dago lekuz kanpo? 
  • Besarkatu
  • Ferekatu
  • Xuxurlatu
  • Laztandu
  • Ainguratu
  • Musukatu
  • Zurrupatu
  • Miaskatu
Egiguzu kasu, oso onddo pasatuko duzu eta. ANIMATU!