publicidad

Barakaldoko II. Mintzodromoa, ekainaren 11an

Barakaldoko I. Mintzodromoa
Argazkia: Anderixo Gorria / HerriKolore
Datorren ekainaren 11an Barakaldoko II. Mintzodromoa egingo dugu. Anaien Parkean izango da eta 2 saio izango ditu: goizeko 10.00etan eta arratsaldeko 18.30etan. Berbalagun egitasmoak bideratutako ekimena da mintzodromoa eta horren antolakuntzan Barakaldoko euskara teknikaritza, udal euskaltegia, hizkuntza eskola eta AEK euskaltegia aritzen dira, berbalagun dinamizatzailearekin batera. Aipatzekoa da iaz ia 200 pertsonek parte hartu zutela eta urten 200 lagun izatera heltzea espero dugula.