publicidad

Hainbat jarduera emango dira Korrika inguruan hilabete osoan zehar


Koldo Llorente

Hurrengo Korrika festa, martxoak 28 an ospatuko dena, hainbat ekintza izango ditu bere alde hilabetean zehar Barakaldon, korrika eguna heldu arte. Jarduerak martxoak 5 an arratsaldeko zazpietan hasiko dira bertso saio didaktiko batekin San Bizenteko kultur etxean. 12 an, saioa praktikoa izango da Ibarrakaldu tabernan zazpi eta erdietan. 14 an eta 15 an, Korrika kuestazioa emango da. 14 an Lutxanan, arropa salmenta, erromeria eta bokatekin. 15 an Errekaortun izango da, tailerrekin eta dantzekin plazan.


Korrika eguna 24 an izango da eta Gasolinotik igaroko da bostak eta laurdenetan gutxi-gorabehera. Ordu bat beranduago, Korrika txikia handiarekin lotuko da Anaien parkean Beurkoko plazaraino. Hemen, festa bat antolatuko da animazio talde batekin. 27 an, festa egongo da arratsaldeko bos eta erdientan Herriko Plazan puzgarriekin, eta zortzietan, San Bizenten kale-animazioarekin eta pintxo poteekin. Azkenik, 28 a korrika festaren azken eguna izango da Arrontegin, puzgarriekin, jolasekin, korrika txikiarekin eta kale-animazioarekin eguerdiko hamabietan. Arratsaldean, Zuazo-Arteagabeitian, kantu ekimena eta kalejira egongo da, dultzaineroekin eta trikitilariekin.

Korrika eta haren inguruko ekintzak antolatzen dituzte Sasiburu Euskara Elkartea, San Bizente, Bagatza eta Arrontegiko jai batzordeak, Zuazo-Arteagabeitia eta Lutxanako azokideak, Laguntasuna, Ibarra-Kaldu, Amaia eta Erreka-Ortuko dantza taldeak.