Oharra. Sasiburu elkartekideok 'Koka-kola eta Barea' antzezlana antolatu dugu datorren ostegunerako, otsailak 26, arratsaldeko 19.30ean Ekintza hau Euskara Elkarteen Topagunekoen laguntzaz eta Korrika kulturalaren barruan martxan jarriko dugu. Ray eta Nik – edo nahiago baduzue, Ramon Agirre eta Inazio Tolosa- artisten pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria. Aurrekoan ('Xentimorik gabe') munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal kantagintzaren eta euskal kulturaren historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista haundi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat… Animatu eta etorri! Data: Otsailak 26, osteguna. Lekua: San Bizenteko kultur etxean. Ordua: arratsaldeko 19.30ean