publicidad

Euskaraz bizi lasterketak Errontegin

Prentsa oharra. Aurten, bigarren aldiz, antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan.  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera. Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.  Barakaldon, iaz bezala, zenbait talde euskaltzalek sustatuko dugu euskararen aldeko ekitaldi eder hau. Errontegiko jaien barruan burutuko dugu aurten, datorren irailaren 21ean, larunbata, eguerdiko 13:00etan Ainara plazan (Bizkaia kalea). Abiapuntuaren kokapena ohar honekin batera bidaltzen dizuegun irudian ikusi dezakezue. Informazio gehiago: www.euskarazbizinahidut.org