
Sanbizenteko Jaiak garrantzi berezia dute Barakaldoko herri mugimenduaren egutegian, hauek duten kutsu herrikoi eta partehartzailea dela eta. Gazte Mugimenduan gauden gazteok jai hauen prestaketan parte aktibo gara, bai pertsona gisa, bai eragile ezberdinen parte bezala. Hala ere, garrantzitsua ikusten genuen gazteontzako propio egindako egun bat eukitzea jaietako egitarauaren baitan.
Honetara dator Gazte Eguna, gazteok gazteontzako bereziki antolatutako eguna da. Gazte mugimendutik gazteria osoari zabaldutako eguna, ondo pasatzeko eguna, elkar ezagutzen eta harremanak estutzen jarraitzeko eguna, hau da, gazte mugimendua indartzen eta gorpuzten jaraitzeko eguna. Denok gaude gonbidatuta!
Animatu, etorri eta parte hartu!
EGUNA: Urtarrilak 21, larunbata
LEKUA: San Bizente auzoan, Txosnagunean (Barakaldo)
EGITARAUA:
12:00 HARRERA + Esnatze jolasak
12:30 KALEJIRA reibindikatiboa + Poteoa auzotik
14:30 BAZKARIA 3€ +
Bazkalostean: bertsolariak
17:00 -Gazte olimpiadak
-Murala
-Argazki kolektiboa
19:30 EKITALDIA
*Gauean ERROMERIA txosnagunean (jai batzordeko egitarauaren barruan)