Barakaldo Naturala Plataformak, Barakaldoko "Udal zentsura brigadek" egunetan burutzen ari diren kartelen garbiketa selektiboa salatu nahi izan du. Aurreko astean publikatu genuen moduan, ekologistek hurrengo abenduaren 13 eguerdiko 12:30etan Bide Oneratik abiatuko den manifestazioa iragarri zuten. Aipatutako mobilizazioa jendarteratzeko asmoz kartel ugari kokatu dituzte herriko txoko anitzetan eta plataformako kideek adierazi duten moduan: "Udaletxeko arduradunek urduri daudela ematen du. Gure kartelak besterik ez dituzte kendu eta baimendutako tokietatik ere kartelak apurtzen ibili dira".
Sigue leyendo