publicidad

Gara | Bizkaiko bertsolarien finalak bost mila zale inguru bilduko ditu BECen

Bizkaiko Bertsolari Elkarteak atzo adierazi zuenez, ostegunean 4.200 sarrera salduak ziren, gaur, bost eta erdietatik aurrera, BEC aretoan jokatuko den finalerako. Gainera, eta hasieran bestelakorik esan bazen ere, azken orduko bertsozaleek izango dute bertan izateko aukera, leihatilak zabalduko baitira BEC bertan eguerditik ordu batera eta lauretatik aurrera. Salneurriari dagokionez, sarrera arruntak 16 euro balio ditu, Bertsolari Elkarteko bazkideek 12 eurotan izango dituzte eta gaztetxoenek 8 eurotan. Sigue leyendo