Aurten ere Barton Films enpresak bat egin du abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin, eta, Gorostilandaren eta Gozila elkartearen laguntzarekin, euskarazko film desberdinen 37 emanaldi egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako herri ezberdinetan. Barton Films-eko arduradunek gaur jakinarazi dutenez, Agurain (Araba), Zalla (Bizkaia), Bermeo (Bizkaia), Arrasate (Gipuzkoa), Bilbo, Barakaldo (Bizkaia), Gasteiz, Bakio (Bizkaia), Azpeitia (Gipuzkoa), Altsasu (Nafarroa), Etxalar (Nafarroa), Errenteria (Gipuzkoa), Viana (Nafarroa), Guardia (Araba) eta Laudio (Araba) bezalako herrietan izango dira emanaldiak.