Elkarrekin Barakaldok El Regato haranaren babesa sartuko du Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrian
● Koalizioak 2018ko Osoko Bilkuraren agindua betetzeko eta harana Meatzaldeko biotopo babestuan sartzeko eskatu dio EAJri.
Elkarrekin Barakaldok, Podemos-Ahal Duguk, Ezker Anitza-IUk, Equo-Berdeak-ek eta Alianza Verdek osatutako koalizioak, El Regato haranara eta Sasiburu mendikatea babestu nahi ditu HAPO berrian. Horrela, Barakaldo Naturala auzo-plataforma ekologistaren ekimenez 2018an Barakaldoko Osoko Bilkuran lortutako akordioa beteko litzateke, EAJ ez beste indar guztien babesa izan zuena.
Christian Bolaños koalizioko hautagaiak berretsi egin du bere alderdiak Barakaldoko enklabe naturalei babes juridikoa emateko egin duen apustua. Bolañosek gogorarazi du EAJk 2018tik blokeatuta duela Sasiburu harana eta mendikatea Meatzaldeko biotopo babestuan sartzea, eta interes pribatuen gainetik interes pribatuak jartzea leporatu zien abertzaleei.
Koalizioak espero du alderdi jeltzaleak joeraz aldatzea eta Barakaldoko ingurumenaren babesa defendatzea. “Funtsezkoa da berdegune gehiago dituen udalerri bat lortzea, hirigintza-garapenaren, babesaren eta ingurumenarekiko errespetuaren arteko orekarekin, gure bizilagunentzako bizi-kalitate hobea lortzeko”, baieztatu dute.