El PNV ha rechazado todas las enmiendas que EH Bildu había registrado al proyecto de presupuesto para 2023. Las propuestas de la formación soberanista se centraban en políticas feministas, aumentar la lucha contra el cambio climático, y fomentar el uso del euskara y garantizar los derechos lingüísticos de la ciudadanía euskaldún de Barakaldo.
Las enmiendas presentadas por EH Bildu sumaban un valor total de alrededor de 800 mil euros, y proponían desde 250 mil euros para fomentar la rehabilitación energética en los hogares hasta tan sólo 2 mil euros para garantizar que toda la oferta de prensa escrita llegara a todas las bibliotecas, recogiendo quejas ciudadanas de que la prensa escrita en euskara sólo se podía consultar en la biblioteca central. Sin embargo, tal y como se ha señalado, ninguna de esas propuestas será tenida en cuenta por el gobierno de Amaia del Campo.
--
EAJk atzera bota ditu EH Bilduk aurrekontuari aurkeztutako zuzenketa guztiak
Amaia del Camporen alderdiak atzera bota ditu EH Bilduk aurrekontuari aurkeztutako zuzenketa partzial guztiak. Gaur goizean egindako udal batzordean, alderdi nazionalistaren kontrako botoarekin eta PSEren abstentzioarekin, politika feministetan, klima aldaketaren aurkako borrokan edo euskararen erabilera sustatzean oinarritutako zuzenketa soberanistak baztertu dira.
EAJk atzera bota ditu EH Bilduk 2023rako aurrekontu proiektuari aurkeztutako zuzenketa guztiak. Alderdi soberanistaren proposamenek politika feministak indartzea, klima aldaketaren aurkako borroka indartzea, eta euskararen erabilera sustatzea eta Barakaldoko herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzea zuten helburu.
EH Bilduren zuzenketek 800 mila euro inguruko balioa zuten guztira, eta 250 mila euro proposatzen zituzten etxeetan birgaitze energetikoa sustatzeko, eta 2 mila euro besterik ez, prentsa idatziaren eskaintza guztia liburutegi guztietara iritsiko zela bermatzeko. Herritarren kexak jasotzen zituzten, euskarazko prentsa idatzia liburutegi nagusian soilik kontsulta zitekeela esanez. Hala ere, adierazi den bezala, proposamen horietako bat ere ez du kontuan hartuko Amaia del Camporen gobernuak.