publicidad

Kirmen Uriberen azken liburua irakurriko dute Barakaldoko Irakurzale Klubekoek

Oharra. Kirmen Uriberen azken liburua irakurriko dute Barakaldoko Irakurzale Klubekoek: Izurdeen aurreko bizitza. Martxoaren 1ean, 19:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean elkartuko dira liburua irakurritakoan lagun giroan horretaz aritzeko. Hona hemen sinopsia:

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.