Aste honetan bi ekitaldi izango ditugu Herrien Arteko 24. Folklore Jaialdiaren barruan.
Lehen ekitaldia ostiralean izango da, hilak 26, 21:30ean: "Bertso afaria" Ibarra-kalduren egoitzan, Ane Labaka eta Jone Uria bertsolariekin.
Gogoratu: Sarrera 15 eurokoa da eta Barakaldoko AEKn, HalaDzipon eta Ibarra-kaldun eros dezakezu.
Eta bigarren ekitaldia larunbatean izango da, hilak 27,m, 19:30ean, Ibarra-kalduren egoitzan: Aritza Bergara idazlearen hitzaldia, Euskal Herriko mitologiaz, “MITOLOGIKAtik JENTILAKera” izenburupean. Hitzaldiaren ondoren, gainera, Aritza Bergararen liburuak erosi ahal izango dira. Animatu eta sustatu bertoko egileak!