Sin embargo, EH Bildu lamenta que no haya habido avance alguno en la forma de pago y justificación de la petición de la ayuda. Del mismo modo, se deja fuera de las ayudas a las personas que alquilan habitaciones, o que habitan en situación de subarriendo.
---
Gazteentzako alokairuei buruzko ordenantza hobetuko da, baina gehiago sakondu zitekeela uste du EH Bilduk
Gaur goizean Barakaldoko Udalean egin den Etxebizitza Batzordean gertatutakoaren arabera, datorren osoko bilkuran gazteentzako emantzipaziorako diru-laguntzei buruzko ordenantzan hobekuntzak onartuko dira. Barakaldon emantzipatutako gazteen egoera eta benetako beharrizanei buruzko diagnostikoa egin ondoren, EH Bilduk 8 zuzenketarako emendakinak erregistratu zituen joan den martxoan, laguntza horiek jaso ditzaketen pertsonen profila handitzeko eta baiat justifikatzeko modua eta ordaintzeko modua errazteko. Zuzenketa horietako batzuk kontuan hartu dira, eta, adibidez, beharrezko erroldatze-denbora malgutuko da.
Hala ere, EH Bilduk deitoratu egin du laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko moduan aurrerapausorik eman ez izana. Era berean, laguntzetatik kanpo uzten dira logelak alokatzen dituzten edo azpierrentamenduan bizi diren pertsonak.
Ordenantza honen eguneraketa, EH Bilduren iritziz, “udal politikan ohikoa izan beharko lukeen” bilera eta negoziazio prozesu baten ondoren etorri da.