Rontegiko ikasleek Lurraren kutzadurari buruzko proiektu bat egin dute

Rontegi ikastetxea
Oharra. Aurtengo ikasturtean, Rontegi ikastetxeako 3.mailako ikasleek gure planetak gaur egun pairatzen dabilen egoeraren inguruko proiektu bat egitea erabaki dugu. Lehenik eta behin, eta guk ezer ez jakin gabe, lurraren kutsadurari buruzko argazki bortitz batzuk agertu ziren gela barruan. Honen inguruan hitz egin eta gero, eta behin gure kuriositatea piztuta, bideo hunkigarri bat ikusi genuen Lurraren gaur eguneko egoeraren inguruan. Konturatu ginen Amalurra guk pentsatzen genuena baino okerrago zegoela. Horregatik, informazioa bilatzea, kutsaduraren ondorioak zeintzuk diren ezagutzea, eta kutsadura hau ekiditeko egin ahal ditugun ekintzak aztertzea izan da gure lana.

Rontegi ikastetxea

Hau guztia egin ostean, material birziklatuekin eskulanak egitea bururatu zitzaigun, hau da, material horiei bizitza bat emateko eta beti bezala zaborrontzian ez amaitzeko. Modu honetan, gure sormena lantzeko aukera izan dugu bakoitzak bere irudimenaz baliatuz artelan interesgarri batzuk burutuz.


Martxan jarri ginen eta eskulanak egiten geunden bitartean, pentsatu genuen eskolarako horma-irudi handi bat egitea, urteetan zehar eskolako pareta batean egon ahal izateko eta ikasleek eta eskolako langile guztiek honen inguruan pentsarazteko.

Nola egingo genuen adostu ostean, martxan jarri ginen. Egiteko asko zegoenez, gela bakoitzak ardura desberdinak hartu behar izan zituen. Gela batek esaterako, kortxozko arbel handi batean aeron-fix beltza itsatsi eta ehundaka iltze txiki sartu zituzten gero ariekin lotu eta munduaren forma emateko, munduko zati txiki bat besterik ez garela adierazteko.


Bitartean, beste batzuk, serreria bateko balio ez duten egur batzuk eskatu eta zaharkiturik geneuzkan palet batzuk moztuz marko polit batzuk egitea lortu genuen, han Amalurrako egoera isladatzen zuten argazki batzuk itsasteko.



Rontegi ikastetxea
Aldi berean, beste talde batek, gure lurra zaintzeko gomendioak idazten zenbiltzan ordenagailuan eta gomendio hauek isladatzeko beste marko batzuk ere egin zituzten. Marko hauek, kartoia, botoiak, artilea, kotoia, puzzle zahar bat… erabilita burutu genuen.

Honekin batera, beste talde batek, kollage handi bat egiten zeuden egileen argazkiak ipini zituzten egindako lana adierazteko gisa.

Azkenengo aste hauek eta gaurko egunerarte, motibazio, poztasun, lan egiteko grina eta urduritasuna nabaritu izan dugu ikasleengan eta guregan. Gaur ekainak 8, ostirala ¨ozeanoen eguna¨, 9:00etan sartu gara eta 30 minututan gurasoentzako hamaiketako prestatu dugu denon artean. 9:30etan guraso mordoa eskolan sartzen ikusi dugu. Egia esan, ez genuen hainbeste guraso espero eta justu justu sartu gara irakasle gelan. 60 ikasle eta beste 50 bat guraso sartu gara irakasle gelan.


Rontegi ikastetxea
Aurkezpena primeran egin dute, ikasleek behin ere ez praktikatu gabe zutena, naturaltasunez egin dute eta bai sarrera, gurasoentzako bideo hunkigarria eta gelan prestatutako gomendioen aurkezpena oso ondo atera da. Honetaz aparte, ikasleek hiruhilabete honetan egindako prozesuaren bideo bat ikusi dugu eta gurasoek umeekin etxean ikusi eta ausnartzeko gaiarekin lotua dagoen dokumental bat ikustea gomendatu diegu.

Bukatzeko, lehenengo solairura igo ditugu guraso eta aiton-amonak horma-irudia eta eskulan guztiak erakusteko eta azkenik goizean prestatutako hamaiketako gonbidatu ditugu. Esan beharra daukagu, hamaiketakoa prestatzeko baldintza produktu naturalak, ekologikoak ahal den heinean eta plastikozko enbase minimoekin izan behar zela. Adibide bezala, coca-cola, kas-a etbr erosi beharrean eta plastikozko ontziak erabili beharrean, beirazko ontziak eta edalontziak ekarri ditugula eta edateko limonada azukre beltzarekin prestatu dugula.


Rontegi ikastetxea
Behin gurasoak joanda eta dena jasota tutore eta irakasleak elkartu gara egunaz hitz egiteko. Irakasle guztiok oso sentipen on eta positiboarekin bukatu dugu, baii aurkezpen eta hamaiketakoa nola joan delako, baina baita ikasle guztien motibazio eta parte hartzeagatik. Arrituta geratu gara nola, ikasle guztiak inplikatu diren proiektuan eta nola bai aurkezpenerako prestakuntzan eta baita dena jasotzeko orduan, ume guztiak jasotzen, erratza pasatzen, zoru-garbigailuarekin lurra garbitzen, mahaiei zapia pasatzen, material guztiak birziklatzen...ibili diren.

Rontegiko ikasleek Lurraren kutzadurari buruzko proiektu bat egin dute Rontegiko ikasleek Lurraren kutzadurari buruzko proiektu bat egin dute Reviewed by Barakaldo Digital on 14.6.18 Rating: 5
Con la tecnología de Blogger.