Oharra. Datorren asteko ostegunean, hilak 20, 20.00etan, euskarari buruzko hitzaldi bat egingo dugu Ibarra-kaldu elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, elkartearen egoitzan bertan, Beurko-Bagatzako San Jose kalean. Hitzaldian euskarak Barakaldon izan duen lekua aztertuko dugu eta izenburu gisa 'Barakaldo euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste' jarri diogu. Hizlaria Ander Ros Cubas izango da: librepentsadorea eta outsiderra, euskararen historiaren eta protohistoriaren ikertzailea. Euskararen zantzurik zaharrenak onomastikan aurkitzen bide direla-eta diziplina horretan sartu zen buru-belarri orain ia 30 urte eta oraindik ez du bere burua putzu horretatik ateratzerik lortu. Onomaren teoria orokor bat ari da garatzen, eta, dena ondo bidean, berandu gabe tesi doktoralean defendatuko du. Onomastika Elkartearen sortzaileetariko bat da, baita elkarte horren idazkaria ere. Gaia Barakaldoko eta inguruko euskaldunontzat biziki interesgarria delakoan, bertara joateko animatu nahi zaituztegu, eta interesa duten zuen ezagun guztien artean emango bazenute hitzaldiaren berri, biziki eskertuko genizueke.
El próximo jueves 20 de octubre, a las 20.00 horas, se celebrará una charla sobre el euskera con motivo de los actos de celebración del 50 Aniversaro de Ibarra-kaldu Elkartea en su local, en la calle San José del barrio de Beurko Bagatza.
La charla se titulará 'Barakaldo euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste', y tratará sobre la situación del euskera en Barakaldo.
La charla será impartida por Ander Ros Cubas, profesor, escritor y filólogo.
- inicio
- bienestar
- economía
- política
- cultura
- _fiestas
- _patrimonio
- _Teatro Barakaldo
- deportes
- _atletismo
- _baloncesto
- _balonmano
- _bolos
- _ciclismo
- _fútbol
- _hockey
- _lucha
- _natación
- _patinaje
- barrios
- _Arteagabeitia
- _Bagatza
- _Beurko
- _Burtzeña
- _Centro
- _Cruces
- _Desierto
- _El Regato
- _Gorostiza
- _Kareaga
- _Kastrexana
- _Las Delicias
- _Llano
- _Lutxana
- _Retuerto
- _Rontegi
- _San Vicente
- _Zuazo